En directo

Naiz Irratia

«Osasuna edo hizkuntza diren moduan, kulturak ere beharrezko ondasuna izan behar du»

«Kultura ez da huskeria, gutizia edo gure bizitzako bigarren mailako elementua: eskubidea, ondarea, lana, osasuna, identitatea, irizpidea eta gure gizartea eraikitzeko oinarria da». Hala dio kultur eragileek berriki argitaratu duten manifestuak. Baliteke datorren ekainaren 21ean alarma egoera amaitutzat ematea, baina alarma egoera ez da baretuko kultur arloan lanean diharduten pertsona eta eragileentzat. Mobilizazioak deitu ditu gaurko sektoreak.

Audio_placeholder

«Osasuna edo hizkuntza diren moduan, kulturak ere beharrezko ondasuna izan behar du»

Loading player...
Bilboko Kafe Antzokia
Bilboko Kafe Antzokia

Mikel Picaza, Arabako Arte Eszenikoen plataformako kideak azaldu du Naiz Irratian zein egoera bizi duten egun kultur arloan. Alarma egoera ezarri zenetik, ezin dute euren jarduera aurrera eraman; «ulergarria» iruditzen zaie maila batean, baina krisiari aurre egiteko hartu diren neurriak ez zaizkie nahikoa iruditzen. «Etorkizun hurbilean ikusten dugun panorama oso iluna da. Hori salatzeko kalera irteteko beharra ikusi dugu». Kulturgile guztiak bat eginik ikusten dituen lehen aldia dela dio Picazak, eta alde horretatik «hito» bat ere badela dio.  

Egoera zaila da kulturan bizi dena, eta etorkizun motzean eskenatoki zinez konplexua irudikatzen dute. Murrizketak espero dituzte, beste behin. Picazak dio aurreko krisialdiaren eredua edukita, nahiko nabarmena dela murrizketak etorriko direla. Nolanahi ere, nabarmendu nahi izan du ikusi beharra dagoela nola aplikatzen dituzten murrizketak, eta ia ez ote diren «beti bezala» kultur arloan soilik egiten. Hala izan ez dadin lan egiteko prest daudela ere argi utzi du Picazak. 

Picazak ohartarazi du Hego Euskal Herrian, estatu espainiarrean kulturak ez duela Europako beste leku askotan duen ospea; berak dio nahitaezkoa dela beharrezko ondasun gisa defini dezatela kultura, «osasun edota hezkuntza eskubidea» diren bezala.   

Kultur arloan bizi den egoera aldatu dadin elkarlanari ekin diote kultur arloko elkarte eta norbanako ezberdinek Arabako arte eszenikoen plataformako ordezkariak azaldu digun moduan. Zentzu horretan, oso garrantzitsutzat jo du elkarlana.

Jaurlaritza Logoa