En directo

Iker Ibarluzea

Osteguna, ekainak 11

Audio_placeholder

Osteguna, ekainak 11

Loading player...

Giroa erabat nahastuko zaigu berriz ere. Goizean giro lasaia izango dugu. Hodeiak nagusi izango dira lurralde osoan. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta, nahiz eta, mendi inguruetan zaparradaxkaren bat bota dezakeen, gehienean ateri eutsiko dio.

Eguerditik aurrera fronte bat gerturatuko da mendebaldetik, zeruan hodei ilunagoak agertuko dira eta euritara joko du. Arratsaldeko lehen ordutik hasita, euri zaparradak lurralde osora zabalduko dira, ipar-isurialdean eta mendi inguruetan mardulak izango direlarik, baztertu gabe, ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat izatea. Aukera handienarekin arratsalde erditik gau bitarte eta Pirineoetan. Lurraldearen hego-hegoan euria urriagoa izango da..

Azken-azken orduetan, gauerdi aldera atertzeko joera nabarmena hartuko du..

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du lurraldearen mendebaldean; hego/hego-ekialdetik lurraldearen ekialdean. Arratsaldeko lehen orduan ipar-mendebaldera aldatu eta lurralde osora zabalduko da, tarteka zakar joz, batez ere, barnealdean..

Tenperaturak antzeko mantenduko zaizkigu. Kosta partean 18-19°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 19-20°C-tan; Arabako leku gehienetan eta Nafarroa erdialdean ere 19-20°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 21-23°C-tan joko duten goia. Arratsaldean zehar freskatuko du.

Jaurlaritza Logoa