En directo
220 eragile inguruk Espainiako Gobernuari Energiaren Kartari buruzko Itunetik ateratzeko eskaria egin diote aste honetan. Eskakizun hori egin dutenen artean da Ekologistak Martxan eta bertako k¡dea da Maitane Arri.
NAIZ Irratian eskakizun honen arrazoiak azaldu ditu. Itun horren eraginez dagoeneko Espainiako Eestatuak mila milioi eurotik gorako kalte-ordainak zor dituela azaldu du.
1995ean sinatutako itun horrek aukera ematen die inbertitzaileei estatuak salatzeko eta zenbateko astronomikoak eskatzeko, estatuek emandako legeek etekin ekonomikoak murriztea eragiten duela argudiatuta, Arrik azaldu duenez.
Espainiako Gobernuak pobrezia energetikoaren aurka egiteko hartutako neurriek milioika euroko salaketak eragin ditzaketela uste dute eskari honen sinatzaileek eta horregatik itun hori bazter uzteko beharra azpimarratu dute.