En directo

Oihana Azkue

«Rap-a barruan daramaguna ateratzeko erreminta ona da»; Haizea Alonso, rap abeslaria

Haizea Alonso rap abeslari gaztea da. Arabako mendietatik, ikuspegi feminista azpimarratuz bere barruko korapiloak hitz bilakatu eta rap abesti bilakatuta, barruak mugiarazten dituen mezuak igortzen abila.

Audio_placeholder

«Rap-a barruan daramaguna ateratzeko erreminta ona da»; Haizea Alonso, rap abeslaria

Loading player...
Haizea Alonso/NAIZ
Haizea Alonso/NAIZ

Itxialdiaren hasieran argitaratu zuen Haizea Alonso rap abeslari arabarrak ‘Hitzak’ bideoklip berria.  ‘Nire bala’ arrakasta biralaren ostean, Urizaharreko rap-eroak haize freskoa ekarri du konfinamendu garaian.

Haizea Alonso Urizaharren bizi eta Gasteizen ikasten duen 19 urteko gaztea da. Berak kontatu digunez, apenas ohartu gabe abiatu zen raparen munduan. Lagunekin «free-style-atzen hasi eta konturatu nintzen ongi zetorkidala». Horrelaxe, modurik naturalenean sortu zuen Haizea Alonsok ‘Nire bala’ abestia, bere helburua zen barruan zeraman amorruari, askok partekatzen duten amorrua neurri batean , irtenbidea ematea.

Arabari, bere herrialdeari ikusgarritasuna emateko ere baliatu nahi izan du bere musika Haizea Alonsok. Aldarrikapenekin batera,  kontraesanak dira Alonsok oraingoz kaleratu dituen bi abestien, ‘Nire bala’ eta ‘Hitzak’, puntu komuna. Guztiok ditugun kontraesanak agerian jarri nahi ditu rap abeslari arabarrak.

Izan ere, rapak ematen du aukera zabala barruan korapilatuta daukaguna askatzeko. Erreminta egokia da aldarrikapenetarako, salaketarako, barruko amorruari irtenbidea emateko Alonsoren aburuz.

Oraingoz bi Abesti kaleratu ditu Haizea Alonsok, baina badatoz gehiago. Konfinamendu garaian izan du aukera lan desberdinak abiatzeko eta laster izango dugu hauen berri. 

Jaurlaritza Logoa