En directo

Iker Ibarluzea

Ekainak 5, ostirala

Audio_placeholder

Ekainak 5, ostirala

Loading player...

Pixkanaka eguraldia altxatzen joango da. Goizean ipar-isurialdean euri zaparradaxka batzuk izango ditugu. Orokorrean nahiko ahulak izango dira, baina batez ere, lurraldearen ipar-ekialdean bizi xamar botako du. Hego-isurian berriz, nahiz eta, hodeiak nagusitu, ateri egongo da.

Eguerditik aurrera pixkanaka ipar-isurialdean ere atertzeko joera hartuko du, egun amaierarako ia erabat ateri geratuz, nahiz eta, oraindik txokoren batean euri-langar pixka bat egin dezakeen. Hego-isurian ostarte politak irekiko dira. Haizea par-mendebaldetik ibiliko da, tarteka bizi xamar.

Tenperaturak zertxobait igoko dira atzokoekin alderatuz. Kosta partean maximoak 18-19⁰C-tan geratuko dira; kantauri isurialdearen barnealdean 19-20⁰C-tan; Araba eta Nafarroa erdialdean 20-21 ⁰C-tan eta tenperatura altuenak Erriberan emango dira non bertan maximoek 20-22⁰C bitartean joko dutelarik goia.

Jaurlaritza Logoa