En directo

Oihana Azkue

«Bihotzari buruzko istorio bat» idatzi du Oihane Amantegik

Oihane Amantegik argitaratu berri du bere lehen eleberria: 'Ibaiertzeko ipuina' (Elkar). AEBetan kokatuta, bihotzari buruzko istorio bat kontatzen du haur baten begiradatik.

Audio_placeholder

«Bihotzari buruzko istorio bat» idatzi du Oihane Amantegik

Loading player...
‘ibaiertzeko ipuina¸
‘ibaiertzeko ipuina¸

Oihane Amantegik kaleratu berri du 'Ibaiertzeko Ipuina', bere lehenen eleberria, elkar argitaletxearen eskutik. Aurrez itzultzaile lanetan ibilia da Amantegi, baina hau izan da sortzaile gisa bere lehen lana. Liburuaren idazketa prozesua oso naturala izan dela kontatu digu, ia oharkabean hasi zela idazten: Ibai bat, AEBko hegoaldeko bazter galdu batean, eta zehazten ez den garai batean.Ibaiaren ertzean bizi da jendea, eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, bainatzen diren andre beltz mardulak eta mundua bere magia guztian deskubritzen duen haurraren begirada. Horixe da hitz gutxitan  eleberriaren sinopsia.

Oihane Amantegik azaldu digunez, Ameriketako Estatu Batuetan kokatu du bere kontakizuna, bertan aurkitu duelako kontatu nahi zuena kontatzeko atmosfera egokia. Egilearen hitzetan bihotzari buruzko istorio bat da kontatzen duena. Eta lekua dute: heriotzak, naturarekiko harremanak, edota mitologiak. Hitzez gaindi, doinua duen eleberria da 'Ibaiertzeko ipuina', eta abesti bat gailentzen da eleberri osoan, gaiarekin zerikusia duelako, idazleari idazketa prozesuan testuaren intuizioaren haria jarraitzen lagundu diolako eta kantuaren hitz batzuk testuan bertan agertzen direlako. Van Morrison-en ‘Tupelo honey’ da abestia.

Jaurlaritza Logoa