En directo

Oihana Azkue

Uxue Bereziartua, zer egin nahi duen badakien artista

Itxialdian erakusketa presentzial guztiak bertan behera utzi ostean ARTgia sorguneak  bere lehen erakusketa zabaldu du Gasteizko bere aretoan. Uxue Bereziartuaren '41  habitat' erakusketarekin zabaldu ditu ateak ARTgiak. Artista hernaniarrarekin solastu gara NAIZ irratian, erakusketa honetaz eta bere ibilbideaz.

Audio_placeholder

Uxue Bereziartua, zer egin nahi duen badakien artista

Loading player...
Uxue Bereziartua Lonbide
Uxue Bereziartua Lonbide

Uxue Bereziartua Lonbide, hernaniarra, 1996an jaiotakoa. Gaztea beraz. Baina ikasbide garrantzitsu baten jada: badaki zer ez duen egin nahi. Eta horrek zabaldu dio hurrengo atea: badaki zer egin nahi duen. Egin nahi ez duenaz, eta batez ahi duenaz, hitz egiteko aukera izan dugu NAIZ irratian.

Kontatu digu, ilustratzaile izatera eraman zuen bidea, ez dela zuzeneko bide bat izan, joan etorri askokoa baizik, eta emakumeak eta loreak marrazten dituela batik bat. Emakumeak, ikuspegi feminista batetik lan egiten duelako, eta zapalduak ikustarazi nahi dituelako, eta loreak, ahalduntzea irudikatu nahian.

Ilustrazioak, animazioak, serigrafiak, eskuz egindako tatuaiak... luzea da Uxue Bereziartuak «egin nahi dituenen zerrenda». Zatitxo bat ezagutzeko plazera izan dugu gaurkoan.

Jaurlaritza Logoa