En directo

Naiz Irratia

Julen Atxurra presoaren gertukoak, «egonezinak eta kezkak» jota

Julen Atxurra Lekeitioko preso politikoak buruko isuria izan zuen hilaren 13an, Puerto-Ieko kartzelan. Osatzen jarraitzen du espetxeko erizaindegian. «Ezkerreko hankako behatzak oraindik ezin ditu mugitu», azaltzen dute haren gertukoek.

Audio_placeholder

Julen Atxurra presoaren gertukoak, «egonezinak eta kezkak» jota

Loading player...
Puerto-Ieko kartzelan dago Julen Atxurra.
Puerto-Ieko kartzelan dago Julen Atxurra.

Konfinamenduak eragindako etenaren ostean, Etxerat elkarteak presoen aldeko elkarretaratzeei berrekingo die gaur. Etxarri Aranatz, Urruña eta Lekeitioko lagun banarekin hitz egun du NAIZ Irratiak, gaur arratsalderako antolatu dituzten ekimenen ingurukoak ezagutu eta euskal preso politikoek bizi duten egoeraren inguruan ere hitz egiteko.

Lekeition elkarretaratze ibiltaria antolatu dute eta hitzordua berezia izango da, herriko preso Julen Atxurrak bizi duen egoera larriagatik. 61 urte ditu eta maiatzaren 13an buruko isuria izan zuen Puerto-I espetxean. Une honetan espetxeko erizaindegian dago.

Andoni Seijok eman digu Atxurarren egoeraren berri: «Esango dugu ondo dagoela jakinda ez dagoela hain ondo. Ondo dago umorea gainezka daukalako, oso baikorra dalako eta gizatasunez betetako pertsona bat delako. Baina ez dago ondo. Hilaren 11n izan zituen lehenengo sintomak, eusten egon zen eta 14ean eraman zuten hospitera. Han diagnostikoa izan zen buruko isuria eta gorputzaren ezkerraldea gelditu zitzaion. Pixkanaka errekuperatzen ari da, ezkerreko eskuko atzamarrak mugitzen ditu, indar gabe, ahul, baina ezkerreko hankako behatzak oraindik ezin ditu mugitu».

Egoera honetan, Atxurraren senide eta lagunak «ez daude ondo». Maiatzaren 21era arte ezin izan zuten presoarekin hitz egin eta horrek egonezin eta kezka handia sorrarazi ziela azaldu du Seijok. Senideek mintzatokian bisita bat egiteko aukera izan dute, baina gainerakoan koronabirusaren ondorioz bidaiak debekatuta daudenez ezin bisitarik egin. Kartzelan halako gaixotasunak artatzeko baldintzarik ez dagoela nabarmendu du Seijok.  

Jaurlaritza Logoa