'HE Gurasoak' plataformako herri haur eskola

Lokal baten bila dabil Iruñeko 'HE Gurasoak' plataforma seme-alabak euskaraz matrikulatu nahi dituzten familiei irtenbidea emateko. Saioa Ancizu 'HE Gurasoak' plataformako kideak, euskal haur eskolen egoera zein den azaldu digu.

Loading player...
Sara AMATRIAIN|20/05/2020
He_gurasoak_ubiquo
Euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko manifestazioa.

Lokal baten bila dabil Iruñeko 'HE Gurasoak' plataforma. Izan ere, euskarazko haur eskolen plaza kopurua nabarmen murriztu da: 136 plaza izatetik 61era igaro da. Euskaraz ikasteko eskaria, ordea, ez de jaitsi, eta ume asko plazarik gabe geratuko dira. Egoera honen aurrean guraso batzuk elkartu eta  'HE gurasoak' plataforma sortu dute. Saioa Ancizu plataformako kideak eman dizkigu azalpenak. 

Euskarazko plaza publikoak eskatzen ditu plataformak, baina aurreikusten dute datorren ikasturterako erantzunik ez dutela izango, horregatik, elkartu, eta lanean jarri dira herri haur eskola bat sortzeko. 

Hezkuntza publikoaren aldeko jarrera erakutsi du Ancizuk: «urte honetarako herri haur eskola bat sortu nahi dugu, betiere buruan edukita gure helburua publikora bueltatzea dela. Ez dugu haur eskola pribatu bat sortu nahi» dio argi. Alternatiba honen beste xede nagusia «euskaraz ikasteko eskubidea» bermatzea da.

NOTICIAS RELACIONADAS

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia