En directo

Sara AMATRIAIN

Emakumeen jabetzerako saio birtualak

Elgoibarko Udaleko Berdintasun sailak bere zerbitzuak birplanteatzen eta ikastaro guztiak moldatzen dihardu koronabirusak eragindako konfinamendu garaian saioak modu birtualean eskaini ahal izateko. Maialen Gurrutxaga Elgoibarko berdintasun zinegotziarekin hitz egin dugu aldaketa hauen inguruan.

Audio_placeholder

Emakumeen jabetzerako saio birtualak

Loading player...
Emakumeen Jabetze Eskolako saio birtual bat.
Emakumeen Jabetze Eskolako saio birtual bat.

Elgoibarko Emakumeentzako Jabetze Eskolako eskaintza esparru digitalera egokitzen ari da. Horretarako, zerbitzuak birplanteatu eta ikastaroak modu birtualean eskainiko ditu. Maialen Gurrutxaga berdintasun zinegotziaren arabera, «emakumeen arteko sareari» jarraikortasuna emateko moldatu dituzte saioak.

Osasun krisiak emakumeen egoeran «aldaketak» eragin dituela baieztatu du Gurrutxagak eta horregatik «sentimenduak eta emozioak» lantzea beharrezkotzat jotzen du berdintasun zinegotziak. Koronabirusa iritsi aitzin, lanketa horretarako eskaintzen zituzten saioak «birtualki» ematea erabaki zuten itxialdia hasi zenean. Gurrutxagaren hitzetan, «oso positiboak» izan dira eskaintza birtual horiek: «eraikitako sareak mantentzea lortu da, eta zenbait emakumen ahalduntze birtuala ere lortu dugu, digitalki ere eguneratzea».

Jaurlaritza Logoa