En directo

Oihana AZKUE

Irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra emango du UEUk

Irakasleen prestakuntza emango du Udako Euskal Unibertsitateak 2020-2021 ikasturtean. UPV/EHUren zentro atxiki gisa, UEUk master ofizial bat eskeiniko duen lehenengo aldia da hau, online eta euskaraz izango da. Aurrematrikula maiatzaren 25era arte egongo da zabalik. Aitzol Astigarraga Pagoaga, masterraren arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

Irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra emango du UEUk

Loading player...
Ikasketak Online
Ikasketak Online

Aspaldiko eskaera bati erantzunez Udako Euskal Unibertsitateak urrats bat eman du aurrera eta irakasleen prestakuntza masterra emango du lehendabiziko aldiz 2020-2021 ikasturtean. Euskaraz eta online izango da.Aitzol Astigarraga Pagola da masterraren arduraduna, eta berak azaldu digunez, urtetako lanaren emaitza da master hau, eta UEUren sorrera helburuetara iristeko pausu garrantzitsu bat bada ere.

UEUk egun eskaintzen dituen 12 graduondokoei batzen zaie orain master hau berezko titulu gisa. Guztira 120 plaza eskeiniko dira, hiru espezialitatetan banatuta: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Espezialitate bakoitzean 40 ikasle onartuko dira.

Online izan arren, saio presentzialak ere izango dira Aitzol Astigarraga Pagolak adierazi digunez: guztira 9 aurrez-aurreko saio izango dituzte ikasleek eta 190orduko praktikaldia ere egin beharko dute ikastetxe batean.

Irteera profesionalei dagokienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakalse izateko balioko du masterrak, baita lanbide Heziketako irakasle, hizkuntzak irakasle edota online modalitateko irakasle izateko ere.

Izen-emateko epea zabalik  da apirila hasieratik, eta maiatzaren 25ean itxiko da matrikula epea.  UEUren webgunean egin behar da izen-ematea, eta bertan aurkituko ditugu horretarako behar diren jarraipideak eta baita master honi dagokion bestelako informazioa ere.

Jaurlaritza Logoa