En directo

Naiz Irratia

Lehenak ixten, azkenak zabaltzen

Hego Euskal Herrian martxoaren 13an konfinamendua ezarri zenetik, itxita daude gure herrietako ehunka komertzio eta hostalaritza-lokal. Egoera oso-oso zaila da eurentzat, hori baita gehienentzat bizitzan aurrera egin ahal izateko euskarri bakarra. Asko eta asko autonomoak dira gainera. Horixe da Ana Jandularen egoera, Andoaingo Keinu komertzioaren jabea. 

 

Audio_placeholder

Lehenak ixten, azkenak zabaltzen

Loading player...
Osasun krisiagatik,dendak izan ziren lehenetarikoak ixten. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Osasun krisiagatik,dendak izan ziren lehenetarikoak ixten. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Baserritar jantziak saltzeaz gain, era guztietako brodatuak egiten dituzte Andoaingo Keinu dendan: ezkontzetako txapel eta zapiak, garaikurrak, lanerako jantziak...; horregatik, osasun larrialdiagatik bertan behera geratu diren kirol, kultur, jai... ekitaldiak direla eta, ez dute apenas lanik, eta etorkizuna ere ilun irudikatzea dute. Hala kontatu du Ana Jandulak, denda honetako jabeak. Izan ere, berak eta bikoteak egiten dute lana dendan, eta horixe da euren etxean sartzen den sostengu ekonomiko bakarra.

Lanbidek eskainitako diru-laguntzen auzia «lotsagarria» izan dela azpimarratu du Jandulak. «Diru gutxi izan da gauden autonomo kopuru handia ikusita». 

Deseskalatze egoeran sartzen ari garen honetan, berak espero du komertzio txikien jarduera «animatuz» joango dela, baina aitortu du eurek udara «galdutzat» ematen dutela. Nolanahi ere, ez du itxaropena galtzen: «Egia esan, ez dakit nola emango diot buelta, baina pentsatzen dut lana pixkanaka sartzen joango zaigula».  

Jaurlaritza Logoa