En directo
Auzoetako bolondres sareak, eguneroko erronka txikiak (pijama kentzea, adibidez), insomnioari aurre egiteko trikimailu txikiak, eta apirilaren 23an liburuaren eguna izaki, literatura ere, izan ditugu hizpide asteko tertulian. Leire Geruzagak Lekeitiko bolondres sarean izena eman badu ere, oraindik ez dute deitu. Kontatu digu, besteak beste, puzzleak eta mahai jolasak biltzen ari direla umeak dauden etxeetara eramateko. Sorzabalbere donostiarrak ere kontatu digu bere esperientzia, auzoan sarea martxan jarri aurretik, ahizparekin oharra jarri zuen ondoko eraikinean: «laguntza behar baduzue oihukatu gure izenak».
Egunean zehar ohi baino kirol gutxiago egiten dutelako denei kostatzen zaie lo egitea, baina, gogo falta eta nekea nabaritzen duten egunak ere badira, noski. ASMR teknika ez dute erabitlzen, «niri kontrakoa eragiten dit teknika horrek» esan du Ignazio Arakistain azpeitiarrak. Aitortu digu nahiko gautxoria dela bera, eta lan egiten duela gauez eta eguerdian esnatu. Lo egiteko teknikak gogoratuz, Ramuntxo Albistur beratarrak gogoratu du txikia zenean, bale-soinuak zituen binilo bat jartzen ziola amak.
Errutina bat jarraitzeko arazoak aitortu dituztela, egunero ez dutela kirola egiteko gogorik, eta hasierako plan guztiak bertan behera geratzen joan direla asko. Nola egoten dira etxean? Zer egiten dute? «etxean pijamarik ez egotearena utipikoa da» esan du Arakistainek barrez.
Honek guztiak zein onura ekarriko ote duen galdetuta «merkatu txikia eta bertako nekazaritza sustatzeko aukera da» dio Albistur beratarrak «baina ikusita nola arrasatzen ditugun supermerkatuak, ba, ez dakit» dio «gauza positiboak eta negatiboak ekarriko ditu egoera honek» ohartarazi du.
Amaitzeko, pasa den apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna izaki, mesanotxean duten liburuan inguruan galdegin diegu eta bakoitzak bere gomendioa egin ditu.