En directo

Sara AMATRIAIN

Liburutegiak itxita, baina, liburuak eskuragarri

Liburutegiak itxita, 'eLiburutegia'-ren  erabiltzaile kopurua laukoiztu da konfinamenduaren ondorioz. Zehazki, martxoaren 14tik apirilaren hasiera bitartean, 6.400 erabiltzaile baino gehiago zenbatu dira. Liburutegi digitalak izandako arrakasta eta xehetasunak azaldu dizkigu Francisca Pulgarrek, Euskadiko udal liburutegien  zerbitzuko arduradunak.

Audio_placeholder

Liburutegiak itxita, baina, liburuak eskuragarri

Loading player...
20.000 liburu inguru ditu liburutegi digitalak.
20.000 liburu inguru ditu liburutegi digitalak.

Konfinamenduak eLiburutegiaren erabilera areagotu duela nabarmendu du gurean Francisca Pulgarrek, Euskadiko udal liburutegien zerbitzuko arduradunak: «izugarrizko eragina izan du konfinamenduak. Liburutegi guztiak itxita daude eta jendeak eLiburutegia deskubritu du». Osasun krisiaren eraginez, «bai mailegu eta baita bazkide kopurua ere» handitu dela esan du, eta eskari handi horri erantzuteko, arduradunek erraztu dute liburutegi digitalaren sarbidea.

Liburutegi zerbitzuko arduradunak arrakasta gehien duten liburuak aipatu dizkigu. Euskarazko literaturaren kasuan 'Aitaren etxea' da eskaera gehien dituena. Bestalde, 'Amaren eskuak' eta 'Obabakoak' ere, liburu oso arrakastasuak direla aipatu du. Hala ere, gustu desberdinei erantzuten die plataformak: «20.000 liburu daude osotara, genero eta adin desberdinetako jendeari zuzendutakoak». Pelikulen kasuan, eskaintza zabala da ere. 14.000 pelikula baino gehiago daude, «horien artean drama, komedia zuri eta beltzekoak eta film euskaldunak», besteak beste. 

Jaurlaritza Logoa