En directo

Naiz Irratia

Haurren osasuna konfinamenduan, Amaia Bacigalupe

Espainiar Estatua da orain arte umeen konfinamendu zorrotza mantendu duen bakarra. Italiak duela egun batzuk malgutu zuen neurri hori. Amaia Bacigalupe Irakaslea da EHUn, Osasun Publikoan doktorea eta Gobernu espainiarrak eskatutako «Haurren osasuna konfinamenduan» azterlana egin duen ikerketa taldeko kidea da. Naiz Irratian azaldu du berandu dabilela Gobernu espainiarra, eta umeek behintzat ariketa fisikoa egiteko aukera izan beharko luketela.

Audio_placeholder

Haurren osasuna konfinamenduan, Amaia Bacigalupe

Loading player...
Amaia Bacigalupe. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Amaia Bacigalupe. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Amaia Bacigalupek Gobernu espainiarrak eskatutako «Haurren osasuna konfinamenduan» azterlana egin duen taldean hartu du parte. Informazioaren Harian eman du lan honen berri, gobernuak haurrak kalera ateratzen hasteko ezarriko dituen lehen neurriak, bere ustez behintzat berandu datozela azaldu du. Espainiako Gobernuak neurriaren xehetasunak eman aurretik izan da Bacigalupe NAIZ Irratian

Irakaslearen esanetan nahiko garbi ondorioztatu dute kontuan hartu behar dela osasunari lotutako zein baldintza eta ohitura mantendu daitezkeen etxean. «Kontuan hartu behar da zenbat denbora ematen dugun pantailen aurrean». Bere esanetan kontuan hartzeko datua da umeen %20-22k ez duela batere ariketa fisikorik egiten etxean, eta %25ek sei ordu edo gehiago ematen ditu pantailen aurrean.

Jaurlaritza Logoa