En directo

Sara AMATRIAIN

San Telmo Museoa, digitalizaturik

Itxita dago Donostiako San Telmo Museoa, baina, digitalki goza dezakegu museoaren aberastasuna. Aurretik museoan izandako jarduerak ikusgai daude ivoox eta youtuben, hori gutxi ez, eta eduki berriak prestatuko dituzte astero konfinamendua iraun bitartean #SanTelmoEtxetik izenburupean. Miren Valverde gonbidatu dugu gurera, bera da museoko komunikazio arduraduna.

Audio_placeholder

San Telmo Museoa, digitalizaturik

Loading player...
#SanTelmoEtxetik ataria.
#SanTelmoEtxetik ataria.

Museoak bisitatzea ezinezkoa den egun hauetan, Donostiako San Telmo museoak ateak zabaldu ditu birtualki. Museoko webgune eta sare sozialen bitartez edukiak zabaltzen ari dira #SanTelmoEtxetik izenburupean. Miren Valverde San Telmo Museoko komunikazio arduradunak eman dizkigu xehetasunak. 

Koronabirusaren krisiaren aurretik, San Telmo Museoak bazituen noski eduki digitalak, baina, egoera berri honen aurrean neurriak hartu dituzte «San Telmo itxi behar zela ikusi genuenean, argi izan genuen garrantzia berezia eman behar geniola arlo digitalari» esan du Miren Valverdek.

Beraz, San Telmo Museoko ivoox kontuan museoan bertan egindako hitzaldi eta ziklo ugari aurkituko dituzu, «orain arte sortutakoari balioa eman behar genion» dio Valverdek, eta sare sozialen bidez, egindako hitzaldi eta zikloak destakatzen dituzte. Eduki gehiago aurkituko dituzu beraien youtube kanalean, hitzaldiak, erakusketa laburpenak...

Baina, eduki berriak ere sortzen ari dira egun hauetan, horietako bat da #STMKuttunak. Astean behin,  Museoko erakusketa iraunkorreko pieza bat aukeratu eta horri buruzko informazioa zabaltzen dute. Hemen adibidez, argizaiolari buruz egindakoa. 

Koronabirusa iritsi aurretik museoan ikusgai zeogen Antton Elizegiren argazki erakusketa ere moldatu egin dute  «hilabete bat egon zen ikusgai eta pena ematen zigun» dio Valverdek, eta horregatik «etxean genituen baliabideekin» erakusketa moldatu eta bideo bat osatu dute Elizegiren argazkiekin. 

Valverdek kulturaren garrantzia azpimarratu du, nahiz eta onartu ere, batzuetan,  edukiz «saturatuta» egon gaitezkela. Kulturaren «doakotasunaren» inguruan hausnarketa ere egin du komunikazio arduradunak «sortzaile eta artistek ere, jan behar dute», esan du argi. 

 

Jaurlaritza Logoa