En directo

Covid 19ak eragindako alarma egoeran, protagonismo berritua hartu duten zenbait gai izan dituzte hizpide Bilboko Azkuna Zentroko 'Gutun Zuria 2020 Online' ekimenean. Aurten jaialdia «berrasmatzea eta eraldatzea» izan da Azkuna Zentroko asmoa, Alazne Martin mediateka arduradunaren arabera. «Beste era bateko jaialdia izango da, baina bere presentzia izango du ere», aipatu du formatuaren inguruan.
Bilboko Azkuna Zentrotik, euskal sorkuntzari garrantzia eman nahi izan diote, eta sexualitatea eta gaurkotasuna bezalako gaiak landu dituzte besteak beste solasaldietan. Hausnarketaren inguruan, Martinek dio egun hauetan aurrerapausoak eman behar direla «modu lasaiagoan pentsatzeko eta alboan daukagunari garrantzia emateko».


