En directo

Ane Garcia

Markoka | Plakton

Audio_placeholder

Markoka | Plakton

Loading player...
Musika pilulak irudia
Musika pilulak irudia

Marmoka laukoteak 2014an abiatu zuen bidea. Formazioan aldaketak egon dira ordutik, eta gaur egun, MKarel, Mufloi, Hendrix eta Ortzik eratzen dute taldea. Egiten dutenaren oinarrian rocka baldin badago ere, nahi dutena egiteko konplexurik ez dute bidasoatarrek, eta zuzeneko esanguratsuak egitea dute helburu. 2015ean kaleratu zuten 'Marmoka' lehen lana, 2017an 'Bidaide' aurkeztu zuten Durangon. 2019an sartu ziren berriro estudioan 'Plakton' EP laburra grabatzeko.


Psylocibe lokal autogestionatua da Marmokaren etxea eta sukaldea. Taldekide batek ekarritako ideiei denen artean topatzen dizkiete harimuturrak doinuak josteko. Horrez gain, entsegu-lokaletan ekinean ere batzuetan ideiak agertzen dira, eta horiek harrapatzen ere aritzen da Marmoka.

Jaurlaritza Logoa