En directo

Sara AMATRIAIN

Itxialdian, bertsotan

Koronabirusa dela eta, eskaintza ugari ditugu interneten. Bertsozale Elkarteak, adibidez,  bertsotan aritzeko alternatibak eskaintzen ditu bi webguneen bitartez. Ez dira atari berriak, baina konfinamendu egoera honetan ederki datoz bertsotan aritu eta arratsaldea errima artean murgiltzeko. Elkarteko Ixiar Eizagirre gurera gonbidatu dugu.

Audio_placeholder

Itxialdian, bertsotan

Loading player...
bertsoikasgela.eus ataria
bertsoikasgela.eus ataria

Bertsoikasgela.eus eta bertsoeskola.eus webguneekin etxetik bertsotan aritu gaitezke. Ez dira orain sortu, baina aproposak izan daitezke itxialdian gauden bitartean. Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek dio egun hauetan indar handia hartu dutela bi alternatiba hauek. «Etxean gaude, eta aldi berean mundua etxean daukagu. Bi webguneetan nabaritu dugu erabiltzaileen kopurua izugarri igo dela», aipatu du egoeraren inguruan. Eizagirrek aitortu du koronabirusarekin lotutako bertso sortek «arrakasta handia» izaten ari direla egun hauetan.

Oinarrizko beharren inguruan ere hitz egin digu Bertsozale Elkarteko kideak: «momentu hauetan oso argi dugu osasuna, zaintza eta elikaduraren garrantzia, baina horrelako krisietan kulturaren esparrua ere agertu egiten da». Eizagirrek gehitu du bertsolaritzak «funtzio bat» betetzen duela horretan.

Jaurlaritza Logoa