En directo

Naiz Irratia

Paris 365, oraingo krisia kudeatzeko gai, kezkatuta datorrenarekin

Koronabirusaren krisia jendarteko sektore zaurgarrienak are eta latzago ari da erasotzen. Iruñeako Paris 365 jantoki sozialak urteak daramatza behar sozial eta ekonomiko larria dutenei laguntzen, eta egunotan hala segitzen dute, egoerara moldatuta, noski. Mikel Legarra jantokiko kidearekin izan gara.

Audio_placeholder

Paris 365, oraingo krisia kudeatzeko gai, kezkatuta datorrenarekin

Loading player...
Taperretan banatzen dute janaria une honetan Paris 365 jantokian
Taperretan banatzen dute janaria une honetan Paris 365 jantokian

Bizi dugun salbuespen egoeran, Paris 365 jantoki sozialaren egunerokoan bi elementu nabarmendu ditu Legarrak; batetik, hartu dituzten prebentzio neurriak daude, eta bestetik, alde “humanoa” dago, “sikologikoagoa”. “Saiatzen gara jendea lasaitzen, naturaltasuna adierazten”.

Hiru arlotan egiten du lan jantokiak une honetan. Batetik, 40-45 personari egunero janaria ematen die. “Taper bidez banatzen dugu eta jendeak eraman egiten du, bazkaria, afaria eta gosaltzeko zerbait”. Aurrez egunero jantokira joan ohi zen jendea da. Bestetik, jarraitzen dute 60 familiari janaria banatzen. “Lehengo astean banatu genuen hiru asterako janaria”. Hirugarren eginkizuna, kalean bizi direnei zopa beroa banatzea, momentuz, bertan behera utzi behar izan dute, “ezin dugulako kalean ibili”. Legarrak azaldu digu jakin badakitela Udala lanean ari dela eta kalean bizi direnak babesean egon daitezen eskatu du.

Egunero eskeintzen dituzten otorduen jatorrian “dendak, banakakoak, baratzak nahiz elkarteak” daude. Legarraren esanetan “beti izan dugu zortea” eta jende askok hornitzen du Paris 365. Une honetan ere jakiak jasotzen jarraitzen dute.

Amaitu aurretik, etorkizunera begira jarri da Legarra eta ohartarazi du litekeena dela epe motzen oinarrizko beharrak asetzeko zailtasunak handitzea jendartean. “Zenbait jende lanik gabe geratuko da”, dio eta ondorioz handitu egingo da egoera ekonomiko larrian egongo den herritarren kopurua. “Honen kontzientzia ere hartzen joan beharko dugulakoan nago”.

Jaurlaritza Logoa