En directo

Maite Bidarte

Serpiente, La Pulga, Alkhat eta Occhi di Farfalla, 'Beste Bat' saioko labealdi berria

Egutegiari orrialde bat kentzeak eta berria estreinatzeak Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioan berrikuntza datorrela esan nahi du: lekuko aldaketa.  Abuztuan abiatutako abentura honek ez du etentik, eta prest dago martxoko laukotea: Serpiente, Aguxtin Alkhat, La pulga & Ruben Sanchez eta Occhi di Farfalla. 

Audio_placeholder

Serpiente, La Pulga, Alkhat eta Occhi di Farfalla, 'Beste Bat' saioko labealdi berria

Loading player...

Estilo aldetik oso ezberdinak dira martxoko 'Beste Bat' saioetan parte hartuko duten sortzaileak. Bilboko Serpiente eta Zarauzko Orcchi de Farfalla taldeek, Heletako Aguxtin Alkhat bakarlariak eta Gasteizko La pulga flamenko dantzariak eta Ruben Sanchez idazleak hartuko dute lekukoa martxoko 'Beste Bat' saioetan.

Serpiente talde bilbotarrak egingo du astelehenetako 'Beste Bat' saioa. Ana Arsuaga (ahotsa eta teklatuak), Beatriz Perales (baxua) eta Elena Nuñez (bateria) hirukoteak osatzen du taldea, 'Krisanteilu' du izena bere azken diskak.  Hemen entzun dezakezue beraien inguruko 'Musika Pilulak' podcast-a. 

Astearteak 'Occhi di Farfalla' bandaren txanda izango dira. Rock eta post punk estiloan ibiltzen da Zarauzko banda hau. 2013an Miren Arangurenek eta Hodei Estebanek sortu zuten proiektua eta bikote moduan hasi baziren ere, gaur egun, laukote dira: Jokin Azpiazu eta Bati gehitu ziren bandara baxua eta bateriarekin

Flamenkoa izango da astezkenetako 'Beste Bat' saioetako protagonista. Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzariak eta Ruber Sanchez idazleak gidatuko dute saioa. Entzungo dira segidillak, buleriak, farrukak...denboran atzera egingo dute flamenkoaren historia kontatzeko, emakumeak flamenkoan duen lekuaz ere arituko dira, edo Euskal Herriak eta flamenkoak izan duten eta baduten harremanari ere eskeiniko diote tarte zabala. 

Ostegunak Aguxtin Alkhat musikariarenak izanen dira. Heletan sortua, Folk pop-rock doinuetan aritzen da Alkhat, ezin jakin, baina, nolakoak izanen dira bere 4 fonotekak. Laster, apirilaren 24an aurkeztuko du diska berria Tolosako Bonberenean.

Zuzenean eta podcast bidez

Abuztuan ekin zion ‘Beste bat’ saioak NAIZ Irratian, geroztik, 24 sortzailek hartu dute parte saioan. Musikari bakoitzak haren gustuko fonotekari tiraka osatutako ordubeteko saioek osatzen dute ‘Beste bat’.

Zuzenean 15.00etan eskaintzen ditu saioak NAIZ Irratiak (errepikapena 21.00etan), bai sarean eta baita FMz ere. Nahieran ere entzun daitezke NAIZ Irratiko webgunean eta ohiko podcast plataformetan.

Jaurlaritza Logoa