En directo

NAIZ IRRATIA

Ruiz de Pinedo: «Zaila da ulertzea Estebanen jarrera, urduri daude esklusibitatea galdu dutelako»

Gutxieneko 1.080 euroko pentsioak babesteko ekimena eraman zuen atzo EH Bilduk Espainiako Kongresura eta EAJk ekidin zuen PSOE eta Podemosekin adostutako testuak aurrera egitea. Iñaki Ruiz de Pinedoren ustez «ulertezina» izan zen Aitor Estebanen jarrera. Hala ere, atzoko mugimenduak oinarri egokia jartzeko balioko duela uste du. 

Audio_placeholder

Ruiz de Pinedo: «Zaila da ulertzea Estebanen jarrera, urduri daude esklusibitatea galdu dutelako»

Loading player...
Iñaki Ruiz de Pinedo (FOKU)
Iñaki Ruiz de Pinedo (FOKU)

Atzo arratsaldean Espainiako Kongresuan EH Bildu eta EAJren arteko ika-mika izan zen. Lehenek pentsioen inguruko proposamena eraman zuten Kongresura, jeltzaleek ez zuten begi onez ikusi mugimendua eta koalizio independentsitak PSOE eta Podemosekin adostutako testuak aurrera egitea ekidin zuten. 

Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko diputatuak NAIZ Irratian jeltzaleen jarrerarekiko harridura azaldu du, «zaila da Aitor Estebanen buruan sartzea, uste dut ez zela enteratu zer aldaketa sartu ziren dokumentuan eta deskoloke pertsonal bat bizi izan zuela».

Diputatu arabarreren esanetan, «urduri daude hauteskundeengatik» eta «urduri lehen zuten posizio bakarra» galdu dutelako EH Bilduren indartzearekin batera, «Madrilen zuten esklusibitatea galdu dute eta urduritasuna nabari zaie». Saioaren ostean EAJko hainbat kiderekin egon zela esan du Pinedok, baina ez zutela gaiaz hitz egin nahi izan. 

Gutxieneko pentsio duinen alde aurrerapauso handi bat emateko aukera galdu zela uste du Ruiz de Pinedok, baina «mugimendu garrantzisua» dela, hala ere, atzo bere koalizioak egindakoa, «erraztuko duelako Toledoko Ituna ez izatea galga bat egin beharreko urratsetan».  

Pentsiodunen «manipulazioa»

EAJk pentsiodunak manipulatzea ere egotzi dio EH Bilduri, «guk egin dugun bakarra pentsiodunen mugimenduek eskatzen digutena arlo guztietan bermatzea da, eta euren aldarrikapenak Toledoko Itunean bermatzea izan da».

EAJk gutxieneko pentsioekiko duen jarreraz galdetuta, «ez dakigu», dio Ruiz de Pinedok, «orain arte euren estrategia Gasteizko Legebiltzarrean dagozkien ardurak ez hartzea izan baita». 

Jaurlaritza Logoa