En directo

Naiz Irratia

«Etxebizitza larrialdia» Donostian?

Aurrez herritar askoren buruhaustea zen etxebizitza Donostian, azken asteotan egoera larriagotu dezaketen albisteak izan dira, tartean Azora funts putreak ehunka etxebizitza erosi dituela hiriburu donostiarrean. EH Bilduko Markel Ormazabalekin eta Elkarrekin Donostiako Aitzole Aranetarekin aztertu dugu egoera. 

Audio_placeholder

«Etxebizitza larrialdia» Donostian?

Loading player...
Stop etxegabetzeak Gipuzkoa.
Stop etxegabetzeak Gipuzkoa.

«Etzebizitza larrialdi baten aurrean gaude», hala adierazi du Markel Ormazabal Donostiako udalean EH Bilduko zinegotzi denak. Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako zinegotzia ere ados agertu da horrekin NAIZ Irratian izan duten solasaldian.

Bi zinegotziekin Donostian etxebizitzaren eremuan bizitzen ari den egoera aztertu dugu, abiapuntuan pasa den astean ezagutu den funts putre berri baten iritsiera hartuz.

Ormazabalek eman dituen datuen arabera, Azora eta Blackstone funts putreek erosi dituzten etxebitzetan 800 bat lagun etxegabetzeko arriskuan daude. EH Bilduko zinegotziak salatu du Azorak Udalarekin konpromisoa hartu zuela aurreko astean etxegabetzerik ez egiteko eta astebeteren barruan lau kontratu eteteren berri izan dutela. «Ezagutzen ditugu aurretik egindako praktikak».

Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako zinegotziak azaldu du larrialdi egoerak ikusten hasita daudela eta zerbait egin beharra dagoela, «apustu irmo bat egin behar da», bere esanetan. Etxebizitzak merkaturatzeko neurriak proposatu ditu. Ormazabal ere kezkatuta agertu da egoerarekin, eta datu bat gehitu du. Joan den ekainean agintaldi berria hasi zenetik bi egunean pisu turistiko berri bat baimentzen da, «Donostiakoa larrialdi bilakatzen ari da».

 

Jaurlaritza Logoa