Naiz Irratia
Entrevista
Birkite Alonso
musikaria

«Ezinbestekoa da hemengo emakumeak ezagutzea eta haien musika zabaltzea»

Emakume musikarien sarea sustatzeko intentzioz gaur abiatuko da ‘Emen Gonak’ irratsaioa. Urrian, NAIZ Irratiko ‘Beste Bat’ saioa egiten aritu zen Birkite Alonso eta gaur bertan ‘Emen Gonak’ saioa estreinatuko du, NAIZ Irratian ere. Bertako zein nazioarteko emakume musikariak izango dira saioko protagonistak. Hamabostero, astearteetan, iluntzeko 22.00etan emitituko da ‘Emen Gonak’.

Audio_placeholder

«Ezinbestekoa da hemengo emakumeak ezagutzea eta haien musika zabaltzea»

Loading player...
Birkit
Birkit

Urrian ‘Beste Bat’ eta orain ‘Emen Gonak’...
Gustura sentitzen naiz irratian, gaztetatik sentitzen duten zerbait da, barruan eduki dut beti eta orain arte ez da aukeratik egon, eta orain agertu da aukera. Gustura aritzen naiz, eta aprobetxatuko dut noski.

‘Emen Gonak’ saioan emakumeak izango dira protagonista, bestelako irizpiderik bai?
Emakume musikariak ekarriko ditut saiora, bai abeslariak, bai musikariak, baita talde mistoetan ari direnak…beraiekin hitz egingo dut, euskaldunekin behintzat bai... eta noski, pintxatuko ditut emakume eskaldunak eta atzerritarrak. Adibidez, lehendabiziko saioan 4 emakumeren inguruan arituko naiz, horietako bat da Nagore Santamaria, nire lehen erreferenteetako bat.

Zergatik saio bat soilik emakume musikariekin?
Ezinbestekoa da hemengo emakumeak ezagutzea eta haien musika zabaltzea. Beharrezkoa ikusten dut. Orain, gida morea webgunea badago (www.musikagidamorea.eus) eta bertan emakume askok eman dute izena, eta hori oso hasiera ona da. Beraz, interneten badaude emakumeak, baina, orain entzun behar ditugu. Zergatik ez irratian entzun?

Eta zuk zer uste duzu, osasuntsua da emakumearen egoera euskal musikagintzan?
Ba gero eta osasuntsuago ikusten dut. Asko falta zaigu baina badago interes bat. Badago interes bat emakumeak oholtza gainean ikusteko, haiek ezagutzeko, baina hala ere, falta da. Baina ez da soilik musikan, falta da kulturan: literaturan, antzerkian....pentsatzen dut oraindik azpiegitura aberatsago bat behar dugula eta harreta gehiago jarri behar zaiola gaiari.

Zuk ederki ezagutzen duzu egoera...
Bakarlaria izaki, barkardade hori sumatu eta sentitu dut. Sentitu dut zein deskonektaturik gauden, apenas ezagutzen dugu emakume musikariok elkar. Pasa den urtean hasi nintzen inguruko musikariak ezagutzen, baina ez dago sarerik, sakabanatuta gaude. … eta sarea lortzeko, nik egin dezakedan gutxia da irratsaio hau.