En directo
Urratsez urrats osatzen ari da Naiz Irratiaren programazioa. Urtarrilean abiatu ziren 'Informazioaren Haria' magazinak, non albisteen kontakizuna eta analisiari egiten zaien tartea. Eta gaur abiatuko da 'MusikHaria' saioa, musikaren bidez, konpainia eta entretenimendua uztartuz.
Iker Gurrutxagaren gidaritzapean, euskal nobedadeei zein nazioartekoei egingo zaie tartea egunero; efemerideak gogoratu, musika agendaren errepasoa egin eta bestelako kontu bitxiei ere egingo zaie tartea. Baina ez hori bakarrik, saioan berebiziko garrantzia izango du Naiz Irratiko entzuleak. Izan ere, entzuleek saioan parte hartzeko aukera izanen dute kantu eskaria eginez. Musika eskariak egiteko bi bide daude: whatsapp bidez (+34) 644632994 zenbakira mezua bidaliz edo twitter bidez @naizirratia-n.
Astelehenetik ostiralera izanen da 'MusikHaria' saioa, goizeko 10:00etaik 12:00etara. Zuzenean entzun ahal izango da FM bidez (Blboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6) edo sarean hemen.


