En directo

Naiz Irratia

Peio Barberena: «Apustu etxeek osasun publikoan arazo bat sortu dute»

Iruñean apustu etxeen aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean. Stop Apuestas Iruñerria plataformak deitu du martxa eta leloa ‘Apustu etxerik ez’ izango dela iragarri du Peio Barberena plataformako kideak. NAIZ Irratian adierazi duenez, «herritarrak apustu etxeeek sortzen dituzten arazoez ohartzea» dute jomuga.

Audio_placeholder

Peio Barberena: «Apustu etxeek osasun publikoan arazo bat sortu dute»

Loading player...
Stop Apuestas Iruñerria plataformak deitutako manifestazioaren iragarpeneko argazkia. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Stop Apuestas Iruñerria plataformak deitutako manifestazioaren iragarpeneko argazkia. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

«Apustu etxeek osasun publikoan arazo bat sortu dute». Hala adierazi du Peio Barberenak, Stop Apuestas Iruñerria plataformako kideak, NAIZ Irratiko Informazioaren Harian saioan. Apustu etxeak eta joku aretoak biztanleentzako «arrisku larria» direla ohartarazi du Barberenak.

Iruñerrian talde bat sortu dute. «Elkartzeko beharra ikusi genuen». Auzo eta elkarte ezberdinetako lagunak bildu dira eta tartean instituzioak ere sartu direla jakinarazi du. Apustu etxeak itxi egin nahi dituzte. «Argi dugu ez dela posible, baina erregulazio potente bat eskatuko dugu». Era berean, publizitatean ere neurriak hartzeko eskatuko dutela iragarri du.

Jokoaren inguruko gero eta iragarki gehiago dagoela salatu du Barberenak. «Kezkatuta gaude horrekin». Era horretako lokalak beti gazteak ibiltzen diren inguruetan jarrita daudela ere salatu du. Aralar elkarteaeri esker ludopatia jasan duten pertsonekin ere harremanetan jarri eta euren bizipenak entzuteko aukera izan dute.

Gaiaren inguruan sortu den elkarlana eta babesa ere azpimarratu nahi izan ditu Stop Apuestas Iruñerria elkarteko kideak. «Jendeak oso erantzun positiboa eman digu». 

Larunbatean, 12:00etan, mahai ingurua egingo dute, arratsaldeko manifestazioan elkarbanatuko duten mezua zehazteko. Menifestazioa 18:00etan aterako da nafar hiriburuko Gaztelu plazatik.

Jaurlaritza Logoa