En directo

NAIZ IRRATIA

Aiora Renteria: «Barruan dagoen guztia era positibo batean ateratzea da garrantzitsuena»

Arrakastaz ekin dio Zea Mays taldeak 'Atera' disko berriaren aurkezpen birari. Gaur eta bihar Donostian izango da, lehen kontzerturako sarrerak agortu ostean. NAIZ Irratian izan da Aiora Renteria lan berriaren inguruko xehetasunak azaltzen. 

Audio_placeholder

Aiora Renteria: «Barruan dagoen guztia era positibo batean ateratzea da garrantzitsuena»

Loading player...
Zea Mays GARAren espolioaren aurkako kontzertuan. (Iñigo URIZ / FOKU)
Zea Mays GARAren espolioaren aurkako kontzertuan. (Iñigo URIZ / FOKU)

«Mugimendu bat egotea da nahi duguna, barruko gauza guztiak kanporantza ateratzea, Bilbotik ateratzea, lokaletik ateratzea, etxetik ateratzea, bizitza egotea... garrantzitsuena barruan dagoen guztia era positibo batean ateratzea da». Zea Mayseko Aiora Renteriak modu horretan laburbildu du 'Atera' disko berria. 

Gaur eta bihar Donostiako Dabadaban izango dira. Larunbateko kontzertuko sarrerak agortu ostean bigarren hitzordu bat jarri zuten ostiral honetarako, eta kasu honetan ere dena saldu dute, «asteburu mitikoa izatea espero dugu, Dabadaban publikoa eta taldea oso gertu daude eta leku oso berezia da». 

Disko berria zuzenean oso ongi funtzionatzen ari dela adierazi du Renteriak, «ez genekien abesti berriak nola joango ziren, kontrolpean dituzu lokalean, baita diskoan ere baina ez dakizu nola funtzionatuko duten kontzertuetan eta pasada bat izan da, izugarrizko feedbacka ari gara jasotzen, oso gustura gaude abesti berriekin. 'Kea'-rekin, adibidez, flipatzen ari naiz». 

Zuzeneko indarra diskoan 

Diskoarekin oso pozik dago Aiora Renteria, «Campi Camporekin egin dugu, berak talde moduan oso talde indartsua ginela ikusten zuen eta soinu hori matendu nahi zuen. Denak elkarrekin egotea nahi zuen, denok elkarrekin mendian, kontaktuan... eta kutsu hori islatzea abestietan. Zuzenean daukagun indarra agertzen da diskoan ere». 

Aurresikusitakoa eta emaitza oso gertu daudela adierazi du Renteriak, «gure buruan geneukan soinua eta atera dena berbera da. Oso gustura gaude, disko borobila da, denetik dago; dantzatzeko, kabreo bat pasatzeko, lasai egoteko... disko oso borobila geratu zaigu». 

Jaurlaritza Logoa