En directo

NAIZ IRRATIA

Ainhoa Olaso: «Euskal Herrian duintasun eta bake falta larria dagoela salatu dugu feministok greban»

Ainhoa Olaso Durangoko greba batzordeko eta mugimendu feministako kideak atzoko grebarekin «oso pozik» dagoela adierazi du NAIZ Irratian eta mugimendu feministatik «duintasun eta bake falta» salatu nahi izan zutela. 

Donostian, bloke feminista martxara batu den unea. (@mtxintxurreta)
Donostian, bloke feminista martxara batu den unea. (@mtxintxurreta)

Durangoko greba batzordeko kidea eta mugimendu feministakoa da Ainhoa Olaso eta atzoko grebaren ostean sentsazio «oso onak» dituela adierazi du NAIZ Irratian. Durangon grebak arrakasta handia izan duela nabarmendu du eta herritarren erantzunarekin «oso pozik» daudela antolatzaileak.

Mobilizazio egunean zehar aldarri feministak nagusi izan zirela adierazi du Olasok, eta azken bi martxoaren 8ko mobilizazioetan ikasitakoari esker greba honetan ere berriro mugimendu feminista, Durangaldean behintzat, herriz-herri antolatu dela adierazi du, eta balorazio positiboa egiten dutela horren gainean. Greba eguneko protestetan Euskal Herrian dagoen «duintasun eta bake falta» salatu zutela azaldu digu Olasok.

Pentsiodunen mugimenduarekin ere bat egiten dutela adierazi du mugimendu feministako kideak, zoritxarrez erretiratuen artean ere emakumea izateagatik soilik, pentsio arrakala handia dagoelako.

Olanok azaldu digu orain martxoaren 8ra begira jarriko direla lanean, data garrantzitsu horretan beharrezkoak diren mobilizazio eta ekintzak antolatzen.

Jaurlaritza Logoa