En directo

Naiz Irratia

Stop Kaleratzeak: «Europan 100 milioi herritarrek dituzte arazoak etxebizitzarekin»

Etxebizitza Eskubidearen Aldeko Europako Koalizioak 5 eguneko topaketa egin du Donostian eta mobilizazio bateratua iragarri du Martxoaren 28rako. Arabako Stop Kaleratzeak plataformako Salba Gonzalezekin aritu gara gaiaz.

Audio_placeholder

Stop Kaleratzeak: «Europan 100 milioi herritarrek dituzte arazoak etxebizitzarekin»

Loading player...
Stop Kaleratzeak plataformaren agerraldi bat. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Stop Kaleratzeak plataformaren agerraldi bat. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Europako herrialde guztietan dago piztuta etxebizitza eskubidearen aldeko borroka, Gonzalezen esanetan. Aldarriak bateratu eta Martxoaren 28rako Europa mailako mobilizazioa deitu du Etxebizitza Eskubidearen Aldeko Europako Koalizioak, «herrialde guztietan mobilizazio handi bat egiteko etxebizitzaren aldeko borrokan».

Herrialde bakoitzak errealitate eta arazo propioak dituen arren, Stop kaleratzeak plataformako kidearen esanetan Europa osoan «kriston arazoa» dago etxebizitzarekin. Pobreziarekin lotura duen errealitatea dela gaineratu du. Esku artean dituzten zenbakien arabera, «100 milioi europar daude etxebizitza arazoekin, herritarren %23».

EAEri begira, Gonzalezen esanetan arazo nagusiak etxebizitza eskuratzeko kredituak lortzeko zailtasuna eta desjabetzak dira. Arazo da, halaber, «funts putreek eskuratu dituztela etxebizitza pila bat eta erabilera turistikoa ari direla ematen. Ondorioz, jendea hiriguneetatik aldentzen ari da, alokairuak ere oso handiak direlako».

Instituzioen ekintzei dagokienean, «adibide praktiko bat» jarri nahi izan du Gonzalezek. Gogoratu du 201ean etxebizitza legea onartu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan baina 5 urteren ostean «araudioak garatu gabe daude. Legea indarrean ipini dute baina araudioak garatu gabe eta modu honetan legea hutsean gelditzen da». Alokairuari dagokionean, Europan alokairu sozialeko etxebizitzen zenbatekoa %18 ingurukoa dela azaldu du, EAEn, berriz, %2koa.

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria Europako herrialde guztietan kalera ateratzeko helburua izango du, beraz, Martxoaren 28ko mobilizazioak.

Jaurlaritza Logoa