En directo

NAIZ IRRATIA

Eneko Andueza: «EAJ urduri jarri du Irungo akordioak, gure aldetik ez dugu ituna apurtutzat ematen»

Irunen EH Bildu eta Podemosekin lortu du aurrekontu akordioa Santano (PSE) alkateak. PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak «normaltasunean» kokatu du, EAJ urduri jarri duela uste du Eneko Anduezak, «EAJk ez badu bermatzen egonkortasuna, beste leku batzuetan topatu beharko dugu». PSE eta EH Bilduren arteko akordioak «sintoma polita» direla uste du Anduezak. 

Audio_placeholder

Eneko Andueza: «EAJ urduri jarri du Irungo akordioak, gure aldetik ez dugu ituna apurtutzat ematen»

Loading player...
Eneko Andueza (Andoni Canellada / FOKU)
Eneko Andueza (Andoni Canellada / FOKU)

«EAJk ez badu bermatzen egonkortasuna beste leku batzutan topatu beharko dugu». Eneko Andueza PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak Jose Antonio Santano Irungo alkateari alderdiaren babesa adierazi dio, honek aurrekontuak EH Bildu eta Podemosekin adostu ostean, «ahalegina egin da PSEren aldetik akordio batera iristeko, hori ez da posible izan oraindik eta beste akordio bat lortu dugu beste bi alderdirekin». Anduezak gehitu du EAJk oraindik tartea duela Santanorekin aurrekontuak adosteko. 

EAJ eta PSEren arteko itunean jeltzaleen kasutik maiz ez dutela leialtasunik ikusi salatu du Anduezak. Irungo kasuan PSEko ordezkariak uste du EAJ «urduri» jarri duela, baina eurek ez dutela ituna apurtutzat ematen. Itunaren jarraipenerako batzordea deitu du EAJk.

Oro har, EH Bildu eta PSOEren artkeo harremanaz galdetuta, Sanchezen inbestidura, Nafarroako aurrekontuen akordioa eta Irungoa aipatu ditu Anduezak, «gehiengoak behar direnean politikaren bidez gauzak egin daitezke, sintoma polita da akordio hauek posible izatea». 

«Presoen gerturatzea legealdi honetan ematea espero dut» 

Euskal presoen auziari dagokionez, «seriotasuna eta diskrezioa» eskatu ditu Anduezak, «oraingo egoerari eta, batez ere, etorkizunari begira beharrezkoa da presoen gerturatzea, legealdi honetan gauzatzea espero dut». 

Jonan Fernandez Lakuako Giza Eskubideen idazkariaren azken proposamenarekin kritiko agertu da, publiko egiteko moduagatik bereziki, «prentsan ikusi genuen guk hori, gobernuan ez du aurkeztu plana. Behin baino gehiagotan egin du gauza bera Fernandez jaunak, inorekin hitz egin aurretik planak publiko egiten ditu eta gero plan horiek pikutara doaz edo ez doaz inora. Seriotasunez jardun behar da». 

Jaurlaritza Logoa