En directo
Abian da 2020ko txotx denboraldia. Astigarragako Alorrenea sagardotegian izan da abiatze ekitaldia eta aurtengo protagonista, Izaro Andres abeslari mallabiarra.
Sagardoaren Lurraldeko ordezkariek azken uztaren ezaugarrien berri eman dute. 12 milioi litro inguru sagardo ekoitzi dira 2019an, horietako 8,5 bertako sagarrarekin. Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin 3 milioi litro sagardo ekoitzi dira, 48 sagardotegitan: 41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban.
Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburuk jarri dituzte denboraldi hasierako bertsoak Astigarragako sagardotegian.