En directo

NAIZ IRRATIA

Demografia aldetik haur gutxiago izan arren, ikastolak hazten ari dira Ipar Euskal Herrian

Maiatzaren 10ean ospatuko den aurtengo Herri Urrats aurkeztu du Seaskak. Peio Jorajuria lehendakariak egungo egoeraren balantzea ere eskaini du, ikastolek hazkundean jarraitzen dute eta Parisi beste 20 postu gehiago eskatu dizkiotela aurreratu du. 

Audio_placeholder

Demografia aldetik haur gutxiago izan arren, ikastolak hazten ari dira Ipar Euskal Herrian

Loading player...
Baionako Etxepare lizeoa. Guillaume FAUVEAU
Baionako Etxepare lizeoa. Guillaume FAUVEAU

Seaska ari da dagoeneko Parisekin heldu den ikasturterako izango dituen beharrak aztertzen. Aurtengorako lortu zituen zazpi postu eta erdiak egonkortzea behar du batetik, eta beste 20 postu berri gehitzea gainera. Izan ere, hazkundean dira ikastolak Ipar Euskal Herrian. 

Aurtengo Herri Urratsen aurkezpen agerraldian eman ditu azalpenak Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Urtero %3 eta 5 artean hazten ari direla nabarmen du, «aipatu behar da, gainera, demografia aldetik haur gutxiago badela, eta hala ere gu hakzundean girela». 

Abenduan lehen bilkura izan dute Parisekin dituzten beharrak aztertzeko, «esan digute Frantzian haur gutxiago denez ez dutela posturik sortuko, eurentzat hazkundea zero da, baina guretzat handia da». 4.200 ikasle inguruan izango da Seaska heldu den ikasturtean. 

Kolegio gehiagoren beharra 

Aurtengo Herri Urratseko dirua kolegioetara bideratuko dituztela azaldu du Jorajuriak, oraindik nora erabat zehaztu ez duten arren, beharrak asko dira. Hego Lapurdin halabeharrez soluzioren bat bilatu behar dutela aurreratu du, «badakigu hazkundea ez dela hemen geldituko, lehen mailetan hazkudne handia izan dugu eta hamar urte barru kolegioetara iritsiko dira haur horiek, gaurko kolegioekin ezingo ditugu aterbetu». 

Jaurlaritza Logoa