En directo

Naiz Irratia

Eguzki Urteaga: «Euskaraz ikasten ari direnen kopurua egonkortzen ari da eta horrek hiztun kopuruaren gorakada eragingo du»

Ipar Euskal Herriko hizkuntza politikari begiratu zabala eman dio Eguzki Urteagak 'La nouvelle politique linguistique au Pays Basque' liburu argitaratu berrian. NAIZ Irratian aurrerapausoez mintzatu da soziologoa, euskaldun kopuruaren hazkundea iragarri du, gainera. 

Audio_placeholder

Eguzki Urteaga: «Euskaraz ikasten ari direnen kopurua egonkortzen ari da eta horrek hiztun kopuruaren gorakada eragingo du»

Loading player...
Eguzki Urteaga soziologoa. © DR.
Eguzki Urteaga soziologoa. © DR.

2004an sortu zen Euskararen Erakunde Publikoa, eta ordutik aurrera hizkuntza politika berria ezarri zen Ipar Euskal Herrian. Eguzki Urteaga soziologoak aztertu du bilakaera hori argitaratu berri duen 'La nouvelle politique linguistique au Pays Basque' lanean. EEPren sorrera nabarmendu du, baina aurrekariak ere ekarri ditu gogora. 

1992an egindako ikerketa aipatu du Urteagak, Ipar Euskal Herrian euskarak zuen egoeraren inguruko datuak bildu zituen hark eta emaitzek zer esana sortu zuten. Euskara egoera oso larrian zegoela zioten datuek, eta horrek eragina izan zuen gizartean. 1995ean martxan jarritako eskema berria aipatu ostean Euskararen Erakunde Publikoaren sorrera aipatu du mugarri gisa. 

Hala ere, ordutik hona hizkuntza politikan aldaketarik ez dela izan nabarmendu du Urteagak, egoera nabarmen aldatu den arren. Hezkuntza elebidunaren ezarpena ardatz nagusia izan da soziologoaren arabera, «pixkanaka egonkortzen ari da euskaraz ikasten hasten diren pertsonen kopurua, eta horrek hiztun kopuruak gora egitea ekarriko du».

Etorkizuneko erronkak ere definitu ditu Eguzkik. Euskarak eta euskara bezalako hizkuntza gutxituek bultzada bat izatea da lehenengo pausoa. Ezinbestekoa da hizkuntza proiektuak eraberritu eta gaur egungo egoera soziolinguistikora egokitzea. Euskarazko lan eskaintza egonkortzea ere komeni da Urteagarentzat, horrek euskaraz ikasten duten ikasleak izatea bermatzeko aukera emango duelako. Gaur egun euskaraz ikasi nahi duten ikasleen kopurua egonkorra da, eta horri jarraikortasuna eman behar zaiola gehitu du Urteagak.

Jaurlaritza Logoa