En directo

Rodriguez, Ainara

Inaxio Oiartzabal (Sare): «Urte guzti hauetan eraikitako kontsentsuak aktibatzeko garaia da»

SARE Euskal Preso, iheslari eta deportatuen aldeko sare herritarrak agerraldia eskaini du gaur goizean Donostian, Teila fabrikan, Bake artisauekin batera. Besteak beste, urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan ospatuko diren “Atera bidera, Orain presoak» manifestazioaren xehetasunak partekatu dituzte. Gurekin izan dugu Inaxio Oiartzabal xehetasun guztiak emateko.

Audio_placeholder

Inaxio Oiartzabal (Sare): «Urte guzti hauetan eraikitako kontsentsuak aktibatzeko garaia da»

Loading player...
Mixel Berhokoirigoin eta Anaiz Funosas bakegileak eta Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareko kideak. (Andoni CANELLADA / FOKU)
Mixel Berhokoirigoin eta Anaiz Funosas bakegileak eta Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareko kideak. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Gertu da honezkero Bilbon eta Baionan urtarrilaren 11n ospatuko den "Atera bidera, orain presoak» manifestazioa, eta apurka-apurka, mobilizazioaren xehetasunen berri ari gara ezagutzen. Sare-ko Inaxio Oiartzabalek azaldu dio Naiz Irratiari prestakizunekin buru-belarri dabiltzala egunotan, hain zuzen, manifestazio buruan nortzuk joango diren zehazten: «Garbi geneukan manifestazioen buruan gazte edo behintzat generazio berrien ordezkaritza bat joatea nahi genuela, daukaguna baino gizarte hobeago bat eta iraganetik datozen arazoak konponduta utzi behar geniela irudikatzeko». 

Era berean, Baionako manifestazioan, Emanuelle Macron Estatu frantseseko presidenteak duela hilabete batzuk egindako adierazpen batzuei egingo diote keinu; izan ere, Macronek adierazi zuen «historia errepikatu ez dadin, indarra egingo dutela», eta hain zuzen, «historia ez errepikatze horretan, pausoak eman behar direla» irudikatzeko manifestazio buruan makil batzuekin zabalduko dute mobilizazioa. Bilbon, berriz, Pedro Sanchez presidenteak duela urte eta erdi agindutako espetxe politikaren aldaketa eta urruntze politikaren amaiera nahi dutela aldarrikatuko dute, eta horretarako, manifestazio amaieran «elkarbizitzarako oso garrantzitsua izango den irakurketa» egingo dutela iragarri du. Aurreratu du, baita ere, gatazkaren ondorioak azalean bizi dituzten bi emakumek egingo dutela irakurtaldia, zehazki, ETAren biktima den Rosa Roderok eta GALen biktima den Asun Lasak. «Elkarbizitzarako urrats garrantzitsua emango dute bi emakume hauek».

Azken aste eta egunetan, halaber, mobilizazioak biderkatu egin dira urtarrileko manifestazioa berotze aldera. Hegoaldeko lau hiriburuetan ez ezik, herrietan ere hainbat mobilizazio antolatu direla, eta senide eta lagunak horren presente ditugun egun hauetan, giria berotzeko balio izan dutela ziurtatu du Oiartzabalek. «Espero duguna da hemendik eta datorren larunbatera giroa are eta gehiago berotzea». Autobusak ere gertu dituztela dio. 

Osatzeke dagoen Espainiako Gobernuari begira, esperantzakor azaldu da Oiartzabal: «2020.urtea urte garrantzitsua izan behar da etorkizunera begira urratsak emateko. Espetxe politika ezberdin bat erakutsiko digun urtea izan behar du. Ikusiko dugu nola amaitzen den kontua, baina Madrilen konformatuko den gobernuak ez baditu urratsak ematen, ia nork emango dituen; galdera hori egiten diogu gure buruari. Urte guzti hauetan eraikitako kontsentsuak aktibatzeko unea da». Espetxe politika aldatzeko, guztion bultzada beharrezkoa dela gaineratu du Oiartzabalek. «Badaude aukerak, eta horregatik eskatzen diegu talde politiko guztiei gaia lehen lerroan jarri dezatela». Falta dena borondatea dela esanez amaitu du Oiartzabalek.          

 

Jaurlaritza Logoa