En directo
Nobedadeetatik hasi eta klasikoak ere entzungo dira Sateliteak saio honetan. Ohi bezala, etxeko elektronikari errepasoa egin diogu. Proiektu berriak ere ezagutu ditugu: 'GABA' eta '2 Headed Deer' zigilua. Aitor Etxeberriaren 'Nortasun' lana ere ezagutu dugu.
Sampleen atalean 'Freddie Gibbs eta Madlib' -en 'Bandana' diskoko 'Crime Pays' abestia aztertu dugu, eta abenduan gaudenez, eta urtea amaitzen ari denez, nostalgiko jarri eta errepaso lanetan hasi gara: 2019 urtean gehien gustatu zaizkigun disketako batzuk jarri ditugu.
Saioa amaitzeko euskal perla bat: King Mafrundi. Lapurdin sortu zen 'King Mafrundi' taldea, Itoiz taldeko Jimmy Arrabitek sortu zuen taldea, Ipar Euskal Herrian bizi ziren Guadalupe, Afrika Erdialde eta Senegaleko musikariekin. Diska, mandingeraz, euskaraz eta woloferaz kantatzen zuten. On Egin!
Deportes
«Hemen oso ezaguna ez den arren, neguko jokoetan kirolik jarraituena da Curlinga»
Paraleloan
«Neuk ere egingo nukeen diskoa da 'Nocturama'»
Cultura
Nadezhda Krupskaia-ren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' euskaraz
Deportes
«Galtzeko ezer ez izate hori ederra izaten da baina une honetan, oraingo eskarmentua hobea»
Cultura