En directo

naiz irratia

«EuskarAbenturak ahalik eta balore positiboenak transmititu nahi ditu»

EuskarAbenturak 2020ko matrikulazio epea zabaldu du. Ekimena 16 eta 17 urteko gazteei dago zuzenduta. 

Audio_placeholder

«EuskarAbenturak ahalik eta balore positiboenak transmititu nahi ditu»

Loading player...
Aurten Durangoko Azokan aurkeztu dute EuskarAbentura.
Aurten Durangoko Azokan aurkeztu dute EuskarAbentura.

EuskarAbenturako matrikulazio epea zabaldu da, eta izen-ematea martxora arte egin daiteke. 2003 eta 2004 urte bitartean jaiotako gazteei dago zuzenduta aurtengo edizioa. Irune De la Maza EuskarAbenturako sustapen arduraduna da eta orain arte ekimenak izandako harrera positibotzat kalifikatu du, aurreko bi edizioak «arrakastatsuak» izan direla esan du.

De la Mazak nabarmendu du EskarAbenturaren helburu nagusia euskara eta horren gerturatzea dela, baina bestelako xede batzuk ere aipatu ditu, «gazte sare euskaldun bat sortzea eta Euskal Herriko ezagutza handitzea», adibidez.

EuskarAbenturako sustapen arduradunaren arabera, jarduerak emaitza onak izan ditu denbora gutxi izan arren. Haren ustez, euskararen erabileraren kontzientzia handitzen dute gazteek, «euren buruari esaten diote euskara euren hizkuntza dela». De la Mazak dio, gazte hauetako asko ekimena bukatzean euskara batzordeetan sartu eta euskararen munduan murgiltzen direla modu batez edo bestez.

Irune De la Mazaren arabera, parte hartzen duten gazteek aldez aurretiko euskararekiko motibazioa dute eta horregatik horien ekarpenak eskatzen dituzte ekimenean matrikulatu eta plaza lortzeko, «formatu literarioan, musikalean, historikoan, plastikoan, ikus-entzunezkoan edo sormen-digitaleko formatuan aurkez ditzakete euren ekarpenak». ‘Natura plastifikatua’, ‘Euskal emakume sortzaileak’ eta ‘Mugak gaindituz integraziora bidean’ dira aurten EuskarAbenturak izen-ematea egiteko proposatzen dituen gaiak.

Ekimenak aurkezpenak egingo ditu Euskal Herriko institutu eta eskola desberdinetan zehar horren berri emateko asmoz. Izan ere, Irune De la Mazak dio EuskarAbentura ezagutarazteko egokia dela ekimena antolatzen duten pertsonengana gerturatzea: «hiriburu guztietan egongo gara, baina egia da euren egunerokotasunean 24 orduz euskaraz aritzen ez diren inguruetan zentratuko garela».

Izen-emateko epea irekita dago eta EuskarAbenturako webgunean egin daiteke martxora arte.

Jaurlaritza Logoa