En directo

Naiz Irratia

Musika beltza eta elektronikoa «Revolutionary Grooves» saioan

Denboraldi berriari hasiera emango dio 'Revolutionary Grooves' saioak datorren astelehenean. Astelehero, iluntzeko hamarretatik aurrera musika beltza eta elektronikoa izango dira protagonistak Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Revolutionary Grooves elkarrizketa

Loading player...
Revolutionarty Grooves (logoa behin behinekoa)
Revolutionarty Grooves (logoa behin behinekoa)

Naiz Irratiko eskaintza zabaltzen ari gara, eta hemendik aurrera, elektronikaz eta musika beltzaz gozatzeko aukera izanen duzue 'Revolutionarty Grooves' saioan. Astelehenero iluntzeko 22:00etatik aurrera, Daddy Jeff-en gigaritzapean «ohiko lekuetan aurkitzeko zailak diren kantuak» entzungo dira.

Iñaki Arrizabalaga Hernaniarra da eta ibilbide luzea badu musikaren alorrean. Daddy Jeff da bere izen artistikoa, Selektah Kolektiboa euskal rap taldeko partaide zela hartu zuen A.K.A hori, eta ordutik erabiltzen du bere lan artistikoetan. Aritu da oholtza gainean rapeatzen, pintxatzen, musika ekoizten, eta irratian ere eskermantua badu: Molotov Irratian, Info7 Irratian eta orain Naiz Irratian abiatuko du abentura berria.

Gaur egun, musika elektronikoa egiteko baliatzen diren instrumentu eta gailuak saldu eta promozionatzen ditu nazioarteko azoketan «Txanpan dago arlo hau, oso azkar garatu den sektorea da. Ni 90. hamardatik nago mundu honekin kontaktuan eta horregatik erreza egiten zait aparatu hauek azaltzea, jendeak ikusi eta eros ditzan» esan du hernaniarrak gurean.

'Revolutionary Grooves' saioa nola izango den galdetuta erantzun digu musika beltza eta elektronikoaren saio bat izanen dela, eta  'ingalaterrako formatua' duen saioa dela. Alegia, musika sesio iraunkor bat izanen da 'Revolutionary Grooves'. Batez ere, AEBetara eta Europara irekiko den lehioa izanen da, nobedadeen jarraipena egingo da, eta ahazturan geratu diren «diska potoloei» lekua egingo zaiela azaldu digu Daddy Jeff-ek. 

 

 

Nazioarteko azoketan ibilitzen da musika elektronikoaren espazio bat, euskal herrirko ere sartuko dena gainera azken aldian nobedade keta kalitate ako dago, gu murgilduko gara USA eta eruopan egiten den musika elektronokoan, egunerokoa jarraitzuz baina ahaztuak izan diren diska potoloei ere lekua egingo zaie.

saioak ez ditu sekziorik izanen, ingalaterra aldeko formatua, sesio iraunkor bat izanen da, nik ez dut protagonismo handirik izanen, gehiago izanen du musikak, kantu bakoitza azalduko da hori bai. ordu betez, berrikuntzak sesio moduan jarri. ormalean kantu ezezagnak jarriko ditugu.

lehendabiziko saioan euskal hrriko musika elektronikoa jarri du ,

 

 

Jaurlaritza Logoa