En directo

Naiz Irratia

Sahararren giza eskubideen urraketen aurrean, Marokok ez du lekukorik nahi

Marokok debekatu egin die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat parlamentariri Saharako lurralde okupatuetan sartzea. EH Bilduko Josu Estarrona eta EAJko Eva Juezen salaketak jaso ditugu.

Audio_placeholder

Sahararren giza eskubideen urraketen aurrean, Marokok ez du lekukorik nahi

Loading player...
Marokok kanporaturiko euskal legebiltzarkideak     (@Equipe_Media)
Marokok kanporaturiko euskal legebiltzarkideak (@Equipe_Media)

Aste betez Sahara okupatuan egoteko asmoa zuten Gasteizko parlamentuko ‘Bakea eta askatasuna saharar herrirako’ talde-arteko kide diren Eva Juez (EAJ), Josu Estarrona (EH Bildu), Iñigo Martínez (Elkarrekin Podemos) eta Carmelo Barriok (PP).

Sahara okupatuko eragile sozial eta aktibistekin bilera eta topaketa ezberdinak zituzten antolatuak euskal parlamentariek. Atzo, Aiuneko aireportura iritsi zirenean, ordea, «esan ziguten ez ginela ongi etorriak, ezin ginela hegazkinetik jeitsi eta bueltan etorri behar izan ginen Kanariar irletara», azaldu digu Estarronak.

EAJko Eva Suarez EITBn mintzatu da Marokoren jarreraz, eta Estarronak bezala, Rabati «jokaldia» ez zaiola ongi atera baieztatu du, euskal parlamentarien kanporatzeak oihartzun zabala izan duelako. «Kontuak nahikoa oihartzun izan du eta balio izan du berriro ere Marokoko erresumaren izaera autoritario eta antidemokratikoa salatzeko», Estarronaren hitzetan.

Bitartean, Marokok Sahara okupatuan «oinarrizko giza eskubideen urraketa sistematikoa» aurrera daramala salatu du EH Bilduko kideak, «inpunitate osoarekin» gainera eta, besteak beste, Europar Batasunak inolako neurririk hartzen ez duen bitartean.

Marokoren ohiko praktika da Saharar herriak bizi duen egoera ezagutzeko bertaratzen diren ordezkari politiko nahiz sozialak kanporatzea. 2016ean 93 lagun kanporatu zituen, sartzen saiatzen ari zirela, edo jada Sahara okupatuan egonda.

 

Jaurlaritza Logoa