En directo
Aste honetako 'Ertzetakoak'-era Marga Andurain ekarri du Amaia Ereñagak. Espioi eta abenturazalea, nobela batetik ateratako bizitza dirudi lapurtar honenak.
Azaroaren 5ean bete ziren 71 urte hil zenetik. 55 urterekin hil zuten, Tanger inguruko itsasoan, urre kontrabandoan ari zela.
Bizitza korapilatsu, arriskutsu eta interesgarria izan zuen, historian ageri diren euskal emakume abenturazale gutxienetako bat. Argentina, Egipto, Siria... ageri dira bere bizitzako pasarteetan.