En directo

Naiz Irratia

«Plastifisha benetako inbasio bat da»

Itsas plastikoen eta mikroplastikoen arriskuaz ohartarazteko, proiektu berri bat abiatu dute Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak, Ternuak eta Gipuzkoako Aldundiak: ‘Plastifisharen Kostera’ deitu diote, eta 2.000 lagun inplikatzea dute helburu. Sara Lizarza, proiektuaren arduradunarekin izan gara hizketan.  

Audio_placeholder

«Plastifisha benetako inbasio bat da»

Loading player...
Donostia. Gipuzkoako Aldundia, Ternua eta mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Plastifisharen kostera proiektua aurkeztu dute, Jose Ignacio Asensio, Edu Uribesalgo, Sara Lizarza, proiektuaren zuzendaria. (Juan Carlos Ruis, Foku))
Donostia. Gipuzkoako Aldundia, Ternua eta mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Plastifisharen kostera proiektua aurkeztu dute, Jose Ignacio Asensio, Edu Uribesalgo, Sara Lizarza, proiektuaren zuzendaria. (Juan Carlos Ruis, Foku))

‘Plastifisharen Kostera’-rekin Mundu mailako arazo bat irudikatu nahi izan dute Mater Ontzi Museoan. Hala kontatu digu Sara Lizarza, proiektuaren arduradunak: «’Plastifish’-a benetako inbasio bat da. Itsas animalia asmatu bat da, baina plastikoarekin eta mikroplastikoarekin sufritzen ari garen inbasio hau irudikatu nahi izan dugu».

Mundu mailako arazoa izanda ere, Gipuzkoan egin nahi diote aurre arazoari. Gipuzkoako sei arro nagusietan egingo dituzte ekintzak, itsasora iristen diren itsas hondakinen %80 lurretik datorrelako. Kolektibo ugarirekin lan egingo dute horretarako, baita lehen hezkuntzako ikasleekin ere: «Beraiekin garbiketak egingo ditugu eta parte hartzen duten gazteeek ‘Plastifish’-aren lehiaketan parte hartu ahal izango dute: ‘Plastifish’ bat sortu beharko dute jasotako hondakin bat erabiliz eta, jasotako guztien artean, lehiaketa bat egingo dugu. Irabazlearen ‘Plastifish’-a Ternuaren 2020ko kolekzioko kamiseta batean agertuko da».

Mikroplastikoen arriskuaz ohartarazi gaitu, halaber, Lizarzak: «Plastikoa sortu zenetik, ingurumenean dago: ez da inoiz desagertzen, bakarrik zatitu eta txikitu egiten da, eta ondoren munduan zehar zabaldu. Mikroplastikoen arazoa itsasotik haratago doa. Oso zaila da milioika tona horiek garbitzea, baina batez ere prebentzio lana egin behar dugu: konprobatuta dago mikro eta nano plastiko horiek gure eguneroko elikagaietan eta edarietan aurki ditzakegula».

Kontsumo eta kutsadura eredua aldatzeko beharra nabarmendu du Lizarzak: «Prebentzioan lan egin behar dugu, baina, batez ere, murrizketan: gure eguneroko bizitzan, erosketetan, saiatu behar gara plastikoaren presentzia murrizten; bestela, hemendik oso gutxira, orain jasaten ditugunak baino kalte larriagoak edukiko ditugu».

Jaurlaritza Logoa