En directo

Guedanen esanetan lanaldi partziala da arazo potoloena. «Langile gehienok lanaldi partziala dugu, lanordu guztiak betetzen dituzten kontratuak salbuespena dira eta horregatik soldata urria jasotzen dugu». Lanaldi partziala izateaz gain, ordutegi eta leku ezberdinetan egin behar izaten dute lana maiz.
Patronalari begiratuta, sektorean hiru dira enpresa nagusienak. Enpresetatik haratago, Udalen parte hartzea eskatzen dute langileek eurak direlako kirol zerbitzuak eskeintzen dituztenak.


