En directo

NAIZ IRRATIA

Rosie Swale Pope

Audio_placeholder

Rosie Swale Pope

Loading player...

Aste honetako Amaia Ereñagaren pertsonaiak ere zer esana eman du munduaren hamaika txokotan. Rosie Swale Pope da bere izena 72 urte bete berri ditu. Orain dela 20 bat urte senarra minbiziak jota hil zenean etxetik korrika egitera atera zen. Abiada hartu eta 1.789 egunen buruan itzuli zen. Hortik, Ingalaterrako hainbat hedabidek 'Forrest Gump amona' ezizena jarri diotela. 

57 urte zituen Swale Popek senarra hil zenean. Aurrean errepidea besterik ez, gerriari lotuta gurdi antzeko bat behar zituen kontu guztiekin eta zapatilak oinean. Bost urtean munduari itzulia egin zuen, 32.000 km guztira. 53 zapatila pare behar izan zituen. 

Bere korrika saioak emandako sona baliatu du hainbat aldarrirekin bat egiteko, minbiziaren diagnostiko goiztiarran beharraz kontzientzia sortzeko, adibidez. Bulgaria inguruan doa momentu honetan eta helburua Kathmandu da. Bidean lortutako dirua Phase World Wide eragilearentzat izango da. Nepalgo mendietako komunitateei hezkuntza eskaintzeko lanean ari den elkartea da. 

Jaurlaritza Logoa