En directo

Naiz Irratia

«Franko deshobiratu arren gauza asko dago egiteke oraindik»

Unidas Podemoseko diputatu Roberto Uriartek bi kritika egin ditu Frankoren deshobiratzearen aurrean, bata, berandu datorrela eta bestea presaka egin dela, hauteskunde batzuen atarian. Edonola, garrantzitsutzat jo du gaur eman den pausua baina oraindik «gauza asko dago egiteke», gaineratu du.

Audio_placeholder

«Franko deshobiratu arren gauza asko dago egiteke oraindik»

Loading player...
Roberto Uriarte, EAEko Podemosen egoitzan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Roberto Uriarte, EAEko Podemosen egoitzan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Erorien Harana ez da erligio leku bat izan behar Uriarteren esanetan. Halaber, argi azaldu behar da 30.000 pertsona daudela bertan hobiratuta, nortzuk diren argitu behar da eta euren familiei handik ateratzeko aukera eman behar zaie. Hortaz gain, frankismo garaian hildako lagun askok bide bazterretan lurperatuta jarraitzen dutela gogoratu du Unidas Podemoseko diputatuak. «Eta batez ere pedagogia demokratikoa egin behar da, jakin eta azaldu zer izan zen faxismoa, falanjismoa eta nazionalkatolizismoa, nolako adostasuna egon zen elizaren eta eskuinaren artean».

Jaurlaritza Logoa