En directo

Naiz Irratia

Asteroko «reggae dosia», ostegunetan Naiz Irratian

Eneko Alkorta Larburuk gidatuta ostegunetan, gaueko 22.00tan, reggae musikak beteko ditu Naiz Irratiko uhinak. Saioko protagonista 60. hamarkadan Jamaikan sortu zen reggae musika izango da baina gaurkotasuna baztertu gabe.

Audio_placeholder

Asteroko «reggae dosia», ostegunetan Naiz Irratian

Loading player...
Reggae Fever saioa ostegunero emititutko da Naiz Irratian
Reggae Fever saioa ostegunero emititutko da Naiz Irratian

«Prest eta gogoz handiz abentura berri honi ekiteko Naiz Irratian», hala dagoela baieztatu digu Eneko Alkortak bihar Reggae Fever saioaren lehen emanaldiaren atarian.

Nolako saioa izango da Reggae Fever? «Musika saio bat da, zehazki jamaikar musikari buruzkoa eta zehatzago oraindik 60. hamarkadan Jamaikan sortu zen musikari buruzko saio bat». Zehatza da, beraz, Alkortaren zaletasuna, edo zaletasuna baino gehiago ere badena. «Gu musika horrekin gaixotuta gaude», dio. Edonola, gaur egungo ekoizpenei ere egingo diete tartea.

Oro har, reggae musikak Euskal Herrian osasun ona duela uste du Alkortak. «Beti egon da zalego bat eta goraipatuko nuke gaur egun loraldi batean bizi garela, astebururo reggae festak daude, kolektiboak non nahi ditugu Euskal Herriko txoko guztietan, talde berriak...nik uste ondo gabiltzala, bide onetik».

Zuzenean, ostegunero gaueko hamarretan izango duzue saioa entzuteko aukera eta noski, nahi eran entzuteko naiz.eus webgunean aurkituko duzue, baita ohiko podcast plataformentan ere.

Jaurlaritza Logoa