En directo

Naiz Irratia

Baionako migranteen harrera zentroa, Pausa

Duela ia urtebete zabaldu zuten Baionan migranteak aterpetzeko Pausa zentrua. Herritarren militantzia eta erakundeen konplizitatea dira proiektuaren zimendu nagusiak. Idoia Eraso lankideak erreportajea egin du eta nabarmendu, 9 mila lagun artatu dituztela bertan.

Audio_placeholder

Baionako migranteen harrera zentroa, Pausa

Loading player...
Au total, 6 400 migrants ont été accueillis dans le centre Pausa de Bayonne. ©Guillaume FAUVEAU
Au total, 6 400 migrants ont été accueillis dans le centre Pausa de Bayonne. ©Guillaume FAUVEAU

Afrikatik Europa iparralderako bidean, milaka migranteren geltoki bilakatu da Baionako Pausa zentrua. Egunero 70 edo 80 lagun jaso ditzake eta 250 pertsona jasotzera iritsi da. Pasaden urtean Baionako autobus geltokira egunero iristen ziren migranteen beharrei erantzuteko aterpetxea da Pausatu. Baionako udalak eta Ipar Euskal Herriko mankomunitateak finantzatuz, bolondresek euren militantzia aurrera eramaten duten lekua.

Idoia Erasok kontatu digunez, Etorkinekin eta Diakite kolektiboek laguntzen dute batik bat. Iaz jende uholdea iritsi zenean, elkartasun handia aktibatu zen. Zoritxarrez, jende gutxiago iristearekin bat, herritar gutxiagok hartzen dute parte. Alabaina, jendarteari laguntzeko deialdia egitearekin bat, ehunka lagun elkartzen dira.

Pausatu izenak dioen bezala, zentruan pausa bat egiten dute migranteek. Ondoren, Europa iparralderako bideari ekiten diote. Bi edo hiru eguneko atsedena hartu, indarrak berritu eta bizi hobeago baten peskizan jarraitzen dute. Udalak honetarako berriztatu zuen Aturri ibaiaren alboan dagoen eraikina, aldaketarik ezean, txinaurri lana egiten jarraituko dute herritarrek erakunde publikoen gerizpean. Bihar, Pausan egon berri den pertsona bati eginiko elkarrizketa irakurri ahal izango duzue.

Jaurlaritza Logoa