En directo

Naiz Irratia

Peebles, Mayor eta Queloz ikerlariak Fisikako Nobel Sariaren irabazleak

Unibertsoaren eboluzioa eta lurrak kosmosean jokatzen duen rola ikertzeagatik jaso dute James Peebles ikerlari kanadiarrak eta Michel Mayor eta Didier Queloz suitzarrek Fisikako Nobel saria.

Audio_placeholder

Peebles, Mayor eta Queloz ikerlariak Fisikako Nobel Sariaren irabazleak

Loading player...
James Peebles, Michel Mayor y Didier Queloz han ganado el Nobel de Física. (Jonathan NACKSTRAND/AFP)
James Peebles, Michel Mayor y Didier Queloz han ganado el Nobel de Física. (Jonathan NACKSTRAND/AFP)

Eman diete erdia James Peeblesi eta beste erdia Mayor eta Quelozi. Ana Galarraga Elhuyarreko lagunak azaldu digunez, Peeblesek jarri zituen oinarri teorikoak unibertsoak izan duen bilakaera ulertzeko; Mayor eta Quelozek, aldiz, eguzkiaren antzeko beste izar baten inguruan lehenengo exoplaneta topatu zuten. Unibertsoarekiko beste «ikuspuntu» bat eman dute Galarragaren esanetan, «bizi adimendun bakarrak ez garela pentsatzeko aukerak daude», gehitu du. Sari erdia Peeblesek jaso du eta beste erdia Mayor eta Quelozek partekatu dute.

Gaur hiru gizon izan dira sarituak eta Nobel Sariak ematen hasi zirenetik, 1901etik, soilik hiru emakume saritu dituzte. Horrek agerian uzten du, Elhuyarreko kidearen ustez, garai hartan jarritako irizpideak «ez direla egokitzen» gaur egungo zientzia egiteko modura.

Jaurlaritza Logoa