En directo

Egibarrek azaldu digu urteak daramatzatela Euskal Herrian jaia egiteko dagoen eredua aztertzen. «Kontsideratzen dugu makrojaialdiek baduetela eragin bat beti positiboa ez dena gure hizkuntza eta kulturarekiko, makrojaiak egiterakoan penstatzen dugu jende pila erakarriko dugula baina ohartzen gara neurri batean gure nortasuna ere higatu egin dela». Egoera honetan, euskaltzaleen komunitatea eta euskara bera indartzeko jai eredua defendatu du Egibarrek.


