En directo

Naiz Irratia

Sindikatuak haserre 'ordezkagunea' platafomarekin

Elkarretaratzeak egin ditu ELA sindikatuak Lakuako Gobernuaren Hezkuntza Delegaritzaren parean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sindikatuak, Hezkuntza publikoko irakasleei euren plaza esleitzeko Kristina Uriarteren sailak abian jarritako 'ordezkagune' plataformak sortu duen «ezinegona» salatu du. Halaber, sektorean dagoen «prekarietatearen adierazle» dela ohartarazi du gurean Uxue Mingo ELAko hezkuntza arduradunak.

Audio_placeholder

Sindikatuak haserre 'ordezkagunea' platafomarekin

Loading player...
ELAk deituta Hezkuntza Delegaritzaren parean protesta 'ordezkagune' plataforma dela eta
ELAk deituta Hezkuntza Delegaritzaren parean protesta 'ordezkagune' plataforma dela eta

Lehen telefono bidez esleitzen baziren hezkuntza publikoko irakasle plazak, orain ordezkagunea izeneko plaaforma bidez egiten da. Kurtsoa hasi denetik egoera kaotikoa sortu dela salatu du Uxue Mingok.

Hezkuntza Sailburua den Cristina Uriartek azken egunotako gertakariak txikikeriatzat jo eta konponduta daudela badio ere, ELAren esanetan, «irakasleek ondo dakite arazoak bere horretan dirauela eta egoera gero eta jasangaitzagoa dela».

Mingok, 'ordezkagunea' egiturazko arazo bati jarri nahi izan zaion «partxe bat» baino ez dela ohartarazi du; izan ere, irakasleen arteko behin behinekotasuna %40ekoa da eta berau aldatzeko proposamen «errealik ez da egiten».

Langileak «antolatu eta borrokara» batzeko deia egiten die ELAk: «Hezkuntza Publikoaren alde eta prekaritate, murrizketa, diskriminazio eta pribatizazioaren aurka».

Jaurlaritza Logoa