En directo

Naiz Irratia

«Behingoz epai batek baieztatu du Polizia Nazional batek jaurtitako pilota batek zauritu zuela Aingeru»

Iruñeako Auzitegiak ebatzi du nolako dudarik gabe Espainiako poliziak jaurtitako gomazko pilota batek zauritu zuela larri Atarrabiako bizilagun Aingeru Zudaire. Begi bateko ikusmena galdu zuen pilotakadaren ondorioz. Epaitu duten polizia, ordea, absolbitu egin dute. 2012an jaso zuen pilokada Zudairek krisiaren ostean izan ziren murrizketa politiken aurka sindikatuek deituriko greba orokor batean testuinguruan. Leire Martin abokatuak positiboki baloratu du epaia.

Audio_placeholder

«Behingoz epai batek baieztatu du Polizia Nazional batek jaurtitako pilota batek zauritu zuela Aingeru»

Loading player...
Espainiako Poliziak Iruñean, 2012ko esku hartze baten. (FOKU)
Espainiako Poliziak Iruñean, 2012ko esku hartze baten. (FOKU)

Balorazioa positiboa da Martinentzat nahiz eta epaitu duten polizia absolbitu egin duten. «Emaitza absoluzioa da, Polizia Nazionala absolbitu egin dute, epaimahaiak dio ez dagoela frogarik Aingeru zauritu zuen pilotakadaren tiroaren egilea bera zenik baieztatzeko. Hori ez dugu sorpresaz jaso».

Edonola, balorazioa, «orokorrean», ona da Martinentzat. «Prozedura oso luzea izan delako, 2012an gertatu zen hau, instrukzio fasea oztopoz beterikoa izan da. Pilota batek zauritu ote zuen zalantzan jarri zen, bere egoera egun horretan ere zalantzan jarri zen, eta behingoz gaur badugu hori baieztatzen duen epaia. Polizia Nazional batek tiro egindako pilota batek zauritu zuen Aingeru eta bere kokapena ez zegoen egun horretan gertaturiko istiluen baitan. Orain arte hori ez genuen, oztopoak handiak izan dira eta dagoeneko behintzat badugu hori baieztatzen duen epai bat».

Jaurlaritza Logoa