En directo

Naiz Irratia

Pirinioak «ospitalerako larrialdietara» eramateko pronto

Pirinioak munduan gehien beroti diren mendietako batzuk direla baieztatu du Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak. Euren txostenaren esanetan, glaziarrak desagertzeko zorian daude eta okertzera egingo du egoerak. Andoni Arabaolaza kazetariak horren berri eman digu.

Audio_placeholder

Pirinioak «ospitalerako larrialdietara» eramateko pronto

Loading player...
Anetoko glaziarra, urtetik urtera desagertzen ari da
Anetoko glaziarra, urtetik urtera desagertzen ari da

Ez da gehiegi esatea argi gorria piztu zaiela Pirinioei. Adituek hori diote behin eta berriro. Klima aldaketak eragin negatiboak ditu Pirinioetan. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak hori baieztatu du, bederen. Txosten bat kaleratu dute, ehundik gora adituen azterketaren ondoren.

Andoni Arabaolaza kazetariak entzun ditu euren azalpenak. Klima aldaketak eragin negatibo asko dakartza berarekin. Hori dela eta, lurralde horiek egoera berrietara «egokitzera» lagundu behar direla uste du aipatu Behatokiak. Horregatik guztiagatik, lehenbailehen neurriak hartu behar dira, klima aldaketaren inguruko politikak garatuz.

1984.urtetik hona, mendilerroak dituen glaziarren erdia desagertu dira. Egun, 19 geratzen dira soilik, eta horiek ere atzera egiten ari dira nabarmen. Horrek, beste ekosistemetan ondorioak ditu.

Glaziarren desagerpenarekin eta tenperatura gorakadarekin, eskuragarri dagoen ura nabarmen murriztu du. Geroz eta izotz gutxiago egiten du neguan, eta batez ere, nekazaritzan izurriteak areagotzea dakar.

 

Jaurlaritza Logoa